Musika eta aldarrikapena uztartu dituen egun osoko jaialdiak arrakasta itzela izan du larunbat honetan

DURANGO | Pasa den larunbatean, martxoaren 21ean, milaka lagun bildu ziren Durangoko Landako Gunean Israelen desegitearen eta palestinar erresistentziaren aldeko mezua zabaltzeko. “Oihu Bat palestinara” izeneko egun osoko jaialdiaren bitartez, Euskal Herriko hamarnaka artistek oholtza hartu zuten Palestinaren egoera salatzeko eta elkartasuna adierazteko.
Euskal Herrian egin diren protestek jasandako ondorio errepresiboei aurre egiteko, musikariek eta bestelako artistek (dantzariak, bertsolariak, bakarrizketalariak) indarrak bildu zituzten Palestinarekin Elkartasuna plataformarekin batera ekimena antolatzeko. Plataformako kideek, musikariek, gaztetxeek eta beste hainbeste norbanakok parte hartu dute jaialdiko antolakuntzan eta egun osoko lanetan.
Bi helburu nagusi izan ditu ekimenak. Alde batetik, duela hilabete batzuk sinatu zen bake itun faltsuaren onorioz Palestinak bizi duen egoerak mediatikoki galdu duen zentralitatea eta garrantzia salatzea. Baita Israelek bertan egiten jarraitzen duen sarraskia seinalatzea ere. Bestetik, eta honekin lotuta, Israelen existentxiaren zilegitasun eza eta Palestinaren erresistentziarako eskubidea aldarrikatzen duen borroka jasaten ari den errepresioari aurre egitea, bai ondorio ekonomikoei dagokionez (La Vueltako isunak adibidez) zein horrek borroka ixilarazteko duen interes politikoa salatuz.
Aforoa betetzea lortu zuen jendetzak larunbatean, eta aldarrikapenerako zein elkartasunerako gune bat izan zen Landako, bai oholtza gainean zein publikoaren artean.


