Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira

EGURALDIA | Asteartean hodeitza aldakorra izango da eta bustitzeko probabilitatea txikia izango da. Goizaldean eta goizean goiz hodei dezente izango ditugu eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere barnealdeko zenbait txokotan. Orduek aurrera egin ahala hodeiak gutxitu egingo dira eta ostarteak zabalduko dira. Arratsaldean zaparradak egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Tenperatura maximoak zertxobait jaitsiko dira, eta mendebal-osagaiko haizea ibiliko da hasieran eta eguerditik aurrera iparraldera aldatuko da.


