Hegoaldeko tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango

EGURALDIA | Asteazken goizean hego-haizea indartuz joango da eta egunaren erdialdeko orduetan gogor joko du, hego-mendebaldekoa nagusituz. Arratsaldea aurrera joan ahala fronte hotz bat hurbildu eta haizea mendebaldera aldatuko da; kostaldean eta Ebro ibarrean zakarra izaten jarraituko du. Giro argia izango dugu goizean, ostarte batzuekin; arratsaldetik aurrera hodeiak gailenduko dira eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere iparraldean; baliteke leku batzuetan ekaitzak jotzea. Hegoaldeko tenperatura maximoetan ez da aldaketa handirik izango, baina iparraldekoek gora egingo dute. Gauean elur-kota 1000 m ingurura jaits daiteke.


