Durangarrak jaun eta jabe izan ziren 79-52ko emaitzarekin

SASKIBALOIA | Gizonezkoen Tabirako Baquek azken sailkatua den Atletico San Sebastiani 79 eta 52 irabazi dio Landako kiroldegian. Emaitza honen ondoren, talde durangarra bigarren kokatu da hamaika garaipen eta lau porrotekin
Lehen laurdena irabazten hasi ondoren (20-7), 45-28ko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira. Aldageletatik igaro ondoren, Tabirako 66-41era urrundu zen eta partida erabakita geratu zen azken laurdenaren aurretik, +27 puntura iritsi arte. Kafetegiko taldea oso ondo aritu zen hiruko marratik, % 43k asmatu baitzuen.
Xabi Arroitajauregui (18 puntu eta 7 errebote), Mikel Amesti (9 errebote) eta Jon Aldecoa (11 puntu) izan ziren saskiratzaile nagusiak. Iker Errasti pibota ere nabarmendu zen, 9 puntu eta 10 erreboterekin. Hurrengo jardunaldian, Tabirakok Ibaizabal bederatzigarren sailkatuari egingo dio bisita Galdakaon (larunbatean, 16:00etan).



