DOT Durangaldea

[EMAITZAK] Kulturalen garaipena Zarautzen aurka Tabiran jokatutako gol jaialdiarekin

Durangarrak 4-2 nagusitu ziren eta Play Offeko postuetatik puntu bakarrera jarri dira

2026ko lehen garaipena Kulturalarentzat

FUTBOLA | Urteko lehen garaipena Kulturalarentzat Zarautzen aurka Tabiran. Zazpi minutu eskasetan durangarrek lau goletatik hiru sartu zituzten lehen zatian, Diego Fernandez, Pablo Bizkarra eta Kepa Goicoechearen eskutik. Bigarren zatian, talde gipuzkoarrak aldeak murriztu zituen 3-1ekoarekin, baina minutu batzuk geroago, Unai Arietaleanizbeaskoak aldea handitu zuen. Ia 90.ean, Unai Alfageme bigolegile bisitariak 4-2koa egin zuen.

Emaitza honekin, Cultural zortzigarren jarri da ligan 30 punturekin, Play-Offetako postuetatik puntu bakarrera, eta hurrengo jardunaldian Añorgari egingo dio bisita, azken aurreko sailkatuari (larunbatean 17:00etan).

Jardunaldia gure ordezkarientzat uzten dizuegu.

Bigarren RFEF

Beasain 0 – Amorebieta 1

Hirugarren RFEF

Kulturala 4 – Zarautz 2

Ohorezko Maila

Amorebieta B 3 – Basconia B 3

Lehentasunezkoa

Abadiño 4 – Gernika Sporting 1

Lehen eskualdekoa

Elorrio 0 – Zaldua 2

Ermua 0 – Indartsu 3

Iurretako 1 – Etxebarri 2

Ezkurdi 3 – Acero 0

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top