Arratseko lauretan, herriko ikastetxeek antolatzen duten ‘Oilarraren jokoa’ izango da plazan

ERMUA | 2026ko inauterietarako egun gutxi batzuk baino ez dira geratzen. Ermuko udal Kultura Sailak, jada, prest du inauteriko egitaraua, zeina etxeko postontzian jasoko dugun. Edurne Cacho aragoiarraren kartela da aurtengo programaren azala. Jarduerak, otsailaren 12an hasiko dira, Eguen zuri egunean. Arratsaldeko lauretan, herriko ikastetxeek antolatzen duten ‘Oilarraren jokoa’ izango da plazan. Bost eta erdietan hasiko da eta leku berean, Xaibor DJaren disko-festa alaia gaztetxoentzat.
Ostiralean, Hartza Eguna ospatuko dugu, eta sei eta erdietan kalejira abiatuko da udaletxearen aurretik.
Larunbata, otsailaren 14a, izango da Inauteri jaietako egunik handiena eta koloretsuena. 12:30ean hasiko da egitaraua, kuadrillen arteko kalejira-lehiaketarekin. Irulitxa txarangak ere parte hartuko du eguerdiko kalejiran, eta kuadrilla irabazlea 19:00etan jakinaraziko da. Ordura arte, baina, haurrak izango dira protagonista. 17:30ean txokolate jana izango dute, 17:30etan erromeria Zirika Zirkus taldearekin eta 19:30ean mozorro lehiaketa. Iluntzeko 19:30etan eta gaueko 11etan, DJen festa izango dugu, Maximums eta Los40 irratsaiokoarekin, hurrenez hurren.
Azken jaieguna otsailaren 17a, asteartea, izango da, eta haurrentzako diskotekarekin hasiko dira jarduerak 16:30etan, haur diskotekarekin. 19:30etan, Begibide taldeak erromeria hasiko du. Jaiei amaiera emateko, Oihan Vega DJ ezagunak disko-festa eskainiko du gaueko 11etan.



