Tenperaturak behera egingo du gaur Durangaldean

EGURALDIA | Larunbatean giro ezegonkorra eta hotza. Goizean, oro har, hodeitza nahiko zulatuta egongo da eta litekeena da ateri egotea. Eguerdirako, ordea, fronte bat iritsiko da eta ondorioz arratsaldean zaparradak botako ditu, mardulak izango dira eta ekaitzak ere jo dezake. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 600-800 m ingurura jaitsi liteke; gauean 900-1000 m-ra igo liteke. Barnealdean izotza egin dezake. Haizeak goizean hego-mendebaldetik joko du baina eguerditik aurrera mendebaldera aldatuko da eta indartsu ibiliko da, batez ere kostaldean.


