Ostegun nahasia, bai maximoek bai tenperatura minimoek behera egingo dute datozen egunetan

EGURALDIA |Asteburua ezegonkorra izango da, ostarteak, euria, ekaitzak larunbatean eta hotza. Hala, elur-prezipitazioak 1.000 metrotik beherakoak izango dira larunbatean. euria eta hego haize-bolada bortitzak arratsaldean
Barikua, ostarteak eta euria
Ostiralean hegoaldeko haizeak bizi-bizi joko du, bolada gogorrekin haizeguneetan. Zaparrada mardulenak goizaldean eta Kantauri isurialdean espero dira, eta bertan baliteke trumoi-ekaitzak jotzea. Goiz erditik aurrera, ordea, litekeena da ateri euste. Alabaina, gauean berriro ere euritara joko du, batez ere barnealdean eta bereziki Nafarroan. Elur-kota 1.000 metrora jaitsi daiteke gauean. Tenperaturari dagokienez, ez da aldaketa nabarmenik espero.
Zapatua, ezengonkorra
Larunbatean giro ezegonkorra eta hotza. Zaparradak botako ditu, batez ere eguerdi partean; orduan, mardulak izango dira eta ekaitzak ere jo dezake. Tenperaturak behera egingo du eta elur-kota 1.000 m-tik behera egon daiteke. Barnealdean ere izotza egin dezake. Haizeak gogor joko du, batez ere ziertzoak Ebro ibarrean eta mendebaldeko haizeak kostaldean.


