DOT Durangaldea

Asteartean itxura polita hartuko du eguraldiak

Tenperatura maximoak igo egingo gaurkoan

Eguzkia nagusi izango da gaur Durangaldean IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteartean itxura polita hartuko du eguraldiak. Goizaldean oraindik Kantauri isurialdean, batez ere ipar-ekialdean, euri-zarrastadaren bat egin badezake ere, poliki-poliki hodeitza arinduz joango da eta eguerdirako denean eguzkitsu geldituko da; iluntzerako hodeiak ugarituz joango dira. Bestalde, goizean haizea hegotik finkatuko da eta indartuz joango da; arratsaldetik aurrera boladaka gogor joko du eta gauean are gehiago zakartuko da. Haize horrekin tenperatura maximoak igo egingo dira ipar partean, eta gainerakoan ia ez da aldaketarik espero. Minimoak, berriz, hotzak izango dira eta Araba eta Nafarroako hainbat lekutan izotza egin dezake.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top