Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere egunaren lehenengo partean

EGURALDIA | Asteartean eguraldiak berdintsu jarraituko du. Egunaren lehenengo partean zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin, eta ateri eutsiko dio. Arratsaldea aurrera joan ahala hodei trinkoagoak agertuko dira eta han-hemenka euri txikia egin lezake. Tenperaturak ildo beretik jarraituko du eta giroa epela izango da. Hego-haizea ibiliko da, bolada gogorrekin, batez ere egunaren lehenengo partean; eguerditik aurrera haizeak indarra galdu egingo du.


