DOT Durangaldea

Ostarteak, euri gutxi eta hego haizea aste honeterako

Tenperaturak 13 graduen artean kokatuko dira

Pronóstico previsto para esta semana en Durangaldea PREVISIÓN: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Astea eguraldi lasai eta nahiko egonkorrarekin aurkezten da, hego haizea protagonista dela, tenperatura nahiko leunak mantenduko dituena, maximoak zein minimoak. Gainera, asteazkenetik aurrera ez da euri askorik espero.

Astelehena, hego haizea

Astelehenean hegoaldeko haizea indartsu ibiliko da eta traba egingo du; haizeguneetan bolada oso gogorrak neurtuko dira. Horren ondorioz, tenperatura apur bat igo daiteke ipar partean, baina hegoaldean maximoek berdintsu jarraituko dute. Minimoak, aldiz, igo egingo dira denean. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugu, baina giroa nahiko argia izango da.

Martitzena, aldaketarik ez

Asteartean giroak ildo beretik jarraituko du. Erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak gailenduko dira eta arratsaldetik aurrera ugaritu egingo dira; baliteke orduan barnealdean euri pixka bat egitea. Hegoaldeko haizea indartsu ibiliko da hasieran, baina arratsaldean eta gauean ahulduz joango da. Tenperaturan aldaketa handirik gabe jarraituko dugu, edo apur bat jaitsiko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top