Egunaren amaieran hegoaldeko haizea indartu egingo da

EGURALDIA | Igandean giro lasaiagoa eta atseginagoa izango dugu. Erdi mailako hodeia eta goi-hodeiak agertuko dira zeruan, baina ez du euririk egingo. Horrekin batera, hego-haizea ibiliko da, hasieran indar handirik gabe, eta tenperaturaren igoera erraztuko du. Ipar isurialdean beroenak 15 ºC ingurura iritsiko dira eta hegoaldean, berriz, 10 ºC ingurura. Egunaren hasieran Araba eta Nafarroako zenbait tokitan izotz txikia egin dezake. Egunaren amaieran hegoaldeko haizea indartu egingo da.


