Elur-kota 300-500 metro inguruan egon daiteke

EGURALDIA | Astelehenean hotzetik jarraituko dugu eta izotza egingo du berriro barnealdean, eta baita kostaldeko leku batzuetan ere, batez ere ekialdean. Eguneko ordu gehienetan ateri eutsiko dio; barnealdeko bailaretan lainoa sortuko da eta gainerakoan ostarteak zabalduko dira. Hodei gehienak mendebaldean pilatuko dira eta bertan prezipitazioa egin dezake noizbehinka. Elur-kota 300-500 metro inguruan egon daiteke. Barnealdean iparraldeko haizea nagusituko da.


