DOT Durangaldea

Astearte hodeitsua, euri eta giro hotzagoarekin

Arratsaldean elur-kota 1200-1300 m inguruan egon daiteke,

Eguraldi grisa eta euri apur bat martitzenerako IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Asteartearen hasieran behe-hodeiak ugarituz joango dira denean eta gainerako orduetan zerua estalita egongo da. Egunez euri txikia egingo du, batez ere Kantauri isurialdean. Arratsaldean elur-kota 1200-1300 m inguruan egon daiteke, baina ordutik aurrera prezipitazioa geroz eta urriagoa izango da. Goizean goiz mendebaldeko haizea ibiliko da, goizean ipar-mendebaldetik finkatuko da eta arratsaldetik aurrera iparraldekoa nagusituko da. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, Kantauri isurialdean bereziki, non 10 ºC-ak ozta-ozta gaindituko diren. Minimoetan ez da aldaketa handirik espero.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top