Ez da prezipitaziorik espero gaur

EGURALDIA | Larunbatean tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta kostaldean giroa epela izango da. Ateri eutsiko dio hor eta noizbehinka ostarteak zabalduko dira. Barnealdean zerua hodeitsuago egongo da eta Ebro ondoko eskualdean euria egin dezake noizbehinka. Ekialdeko edo hego-ekialdeko haizea ibiliko da.


