Gaur tenperatura maximoak gutxi igoko dira, baina neguko giroarekin jarraituko dugu

EGURALDIA | Ostiralean hodeiak ugariak izango dira, batez ere barnealdean; han giroa goibela izango da, kostaldean ostarteak zabal daitezke noizbehinka. Euri txikia egingo du, batez ere hego-ekialdean, egunaren amaieran beste toki batzuetan zabalduko da. Egunaren hasieran elur-kota 600-800 metro inguruan egongo da, gero igo eta arratsaldetik aurrera 1500 metro inguruan kokatuko da. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira, baina neguko giroarekin jarraituko dugu. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da, goizetik aurrera ekialdekoa nagusi, bereziki kostaldean.


