Bertsozalez lepo egon zen Bilboko Casilla: 4.700 zale egon dira bertan

DURANGALDEA | Bilboko Casillan giroa bero egon zen 2025ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean. Eguenerako sarrera guztiak amaituta, 4.700 bertsozale batu dira bertan, zortzi bertsolarien beharrari adi.
Zortzi bertsolariek hainbat ariketa egin zituzten. Lehenengo atala amaitu zenean, Aitor Etxebarriazarragak eta Onintza Enbeitak lortu zuten puntu gehien batzea eta eurek kantatu zuten buruz-burukoan. Puntu erdiko aldea egon zen bakarrik euren artean, eta, azkenean, Etxebarriazarragak jantzi zuen txapela Arantza Plaza Zamoraren eskutik.
Horrela geratu da sailkapena.
Aitor Etxebarriazarraga Gabiola…………….1163
Onintza Enbeita Maguregi…………………….1162.5
Txaber Altube Sarrionandia…………………..698,5
Aitor Bizkarra Ruiz………………………………. 694,5
Xabat Galletebeitia Abaroa……………………691
Jone Uria Albizuri…………………………………691
Oihana Bartra Arenas…………………………..689
Gorka Pagonabarraga Agorria………………671
Gai-emaile beharretan Idoia Anzorandia Kareaga eta Igor Menika Bengoetxea. Epaileak, ostera, hurrengoak izan ziren: Ainhoa Arregi Elosua, Ander Arrien Aspiazu, Garazi Mendoza Agirre, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Marta Ortiz Mateo, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.


