DOT Durangaldea

Mallabiak Bizkaiko frontenis txapelketako finalak ospatuko ditu larunbat honetan

Partidak 10:30ean hasiko dira, udal pilotalekuan

Finalak larunbat honetan jokatuko dira.

FRONTENIS | Mallabiko herriak Bizkaiko frontenis kluben txapelketa hartuko du larunbat honetan. 10:30etik aurrera, norgehiagoka erabakigarriak jokatuko dira Paleta Gomaz Binaka Emakumezkoak (3. maila), Paleta Gomaz Binaka Nagusiak (3. maila) eta Paleta Gomaz Binaka Emakumezkoak (2. maila).

Arratsaldean, Zapatuero programaren urteko azken ekitaldia antolatuko da. Haur eta nerabeei zuzenduta, parte-hartzaileek 16:00etatik 19:00etara herri kirolen jardunaldia izango dute frontoian.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top