DOT Durangaldea

Elorriok Santxibiri tradizionala ospatuko du larunbat honetan

Herri lasterketak hainbat kategoria izango ditu

Oihana Azkorbebeitiak eta Gontzal Murgoitiok irabazi zuten iaz

ELORRIO | Dena prest larunbat honetan Elorriok Santxibiriren edizio berri bat har dezan. Durango Kirol Taldeak antolatuta, Anboto Kirol Eskolen Elkartearen aholkularitza teknikoarekin, lasterketa nagusia 12:30ean hasiko da plaza nagusitik. Zirkuituari dagokionez, 5,5 kilometro izango ditu, bi itzuli egin beharko dira eta herrigunetik eta inguruko auzo batzuetatik igaroko da. Proba herrikoia izango da eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Haurren atalean, 11:30ean korrika egin ahal izango dute haurrek, antolatutako hainbat ibilbidetan. 2010-2011koek eta 2012-2013koek bi itzuli emango dizkiote zirkuituari; 2014-2015ekoek eta 2016an edo geroago jaiotakoek, berriz, itzuli bat. Izena egun berean eman ahal izango da plazan (5 euro) eta bildutako dirua atletismo eskolara bideratuko da. Dortsalak 09:00etatik 11:00etara bitartean banatuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top