Maximoak 14/16 gradu inguruan mantenduko dira datozen egunetan

EGURALDIA | Ostiralean hodeitza aldakorra izango da. Ekialdean egongo da argiago, han erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusi izango direlako. Mendebaldean hodei trinkoagoak agertuko dira, zerua hodeitsuago egongo da eta baliteke euri txikia egitea noizbehinka. Ebro ondoko eskualdeetan laino iraunkorra eta behe-hodeiak agertuko dira berriro. Egunaren hasieran hego-haizea ibiliko da, orduak pasa ahala ahul eta aldakor geratuko da. Tenperatura gutxi jaitsiko da.



