Tenperaturek gora egingo dute gaur Durangaldean

EGURALDIA | Ostegunean hego-haizea ibiliko da eta Kantauri isurialdeko tenperatura maximoek gora egingo dute horregatik; Mediterraneo isurialdekoak ez dira aldatuko. Hodeiak eta ostarteak iparraldean. Goizean goiz hegoaldean lainoa eta behe-hodei ugari agertuko dira; eguna aurrera joan ahala jasoko du ziurrenik, baina zenbait lekutan lainoa iraunkorra izan daiteke, batez ere Ebro ibarrean.


