Durangarrak partidan egon ziren azken laurdenera arte (77-57)

SASKIBALOIA | Tabirakok ezin izan dio garaipena lortu Loiola Indautxuri (77-57), ligako bigarren sailkatuari. Garaipen honekin, durangarrak zazpigarren kokatu dira ligan, lau garaipen eta bost porrotekin. Talde kafafeteroak ezin izan zuen bilbotarren aurrean. Lehen laurden parekatu baten ondoren (19-18), partida 33-27ko emaitzarekin iritsi zen atsedenaldira. Aldageletatik igaro ondoren, norgehiagokak berdinduta jarraitu zuen (59-48) eta azken partzialera arte ez zen partida erabaki (77-57). Aldea argia izan zen errebotean: 54 bilbotarrek eta 38 bilbotarrek.
Nerea Imaz izan zen saskiratzailerik onena (16 puntu eta 3 errebote), eta ondoren Mireia Elexpe (13 puntu eta 4 errebote). Hurrengo jardunaldian, La Salle hartuko du, abenduaren 13an, larunbata, 19:00etan, Landako kiroldegian.


