Iurreta euskararen erabilera suspertzeko lanean ari da herritarren parte-hartzearekin

AROA planaren esparruan ekimen ezberdinak jarri dira abian

Diseinu batzordearen bigarren saioa azaroaren 26an

IURRETA | Udalak 2024an jarri zuen abian AROA plana diseinatzeko prozesua. Udalerriko testuinguru eleaniztunean, euskal hiztun aktiboak eta ahaldunduak dituen komunitatea indartzea da plan horren xedea, gizarte ekitatibo eta justua eraikitzeko. Prozesu honetan, herritarren parte-hartzea ezinbestekoa da, eta horregatik, hainbat ekimen abian jarri dira martxan.

Lehenik eta behin, diagnostikoa egiteko datuak bildu eta aztertu dira. Horretarako bi bide nagusiak erabiliz:

  1. Gai honekin zerikusia duen informazioa aztertzea: txostenak, planak, ikerketak…
  2. Galdetegi bat irekiko da ahalik eta herritar gehienen iritziak jasotzeko.

Gaur egun, Iurreta etorkizunera begirako diseinua egiten ari da, eta, horretarako, joan den urriaren 28an lehenengo diseinu-batzordea egin zen. Hainbat formatu aztertu ondoren, profil desberdinetako eragileei gonbidapenak bidaltzea erabaki zen, parte-hartzea eta aniztasuna bermatzeko.

Diseinu batzordearen bigarren saioa azaroaren 26an izango da, eta gonbidatutako parte-hartzaileez gain, edozein eragilek izango du ongietorria.

AROA euskara biziberritzeko eta euskaldunak ahalduntzeko esparru estrategikoa da. Eusko Jaurlaritzak egin du eta Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien esku jarri da. Udalerriek euskararen egungo egoera aztertu eta datozen urteetarako plan estrategiko bat diseinatu behar dute.

Proiektu honen bidez, Udalak lankidetza sustatu nahi du, besteak beste, estrategia bateratu baten esparruan euskaraz eta euskararen alde egiten diren ekimen guztiak antolatzeko

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top