DOT Durangaldea

Hego haizea, tenperatura epelak eta euri gutxi aste honetarako Durangaldean

20 gradutik gorako maximoak espero dira eskualdean

Durangaldean aste honetarako iragarritako eguraldia IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Durangaldeak udazken hasierako antzeko astea izango du, azaroaren 10etik 16ra bitartean. Iragarpenen arabera, tenperatura goxoak eta eguraldi egonkorra nagusituko dira, eta euria soilik asteburuan ager liteke noizbehinka

Lunes, nubes y claros

Astelehenean hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira, erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituz. Giroa nahiko argia izango bada ere, zeruan tarteka hodeiguneak nagusituko dira; baliteke hodeiguneren batek tantaren bat uztea. Goizean eta iluntzetik aurrera hego-haizea ibiliko da; eguerdi partean, iparraldetik jo dezake. Tenperaturan aldaketa nabarmenik ez da gauzatuko, baina gorakako joera izango du.

Martes, fuertes vientos

Asteartean hego haizea protagonista izango da. Enbarazu egingo du une askotan, eta bolada gogorrak eta oso gogorrak neurtuko dira haizelekuetan, batez ere mendi inguruetan. Zeruan hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira, eta giroa argia izango da; erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak nagusituko dira. Tenperaturak gora egingo du eta Kantauri isurialdeko zenbait puntutan zertxobait gehiago nabarituko da; maximoak 20 ºC-tik gora geldituko dira hainbat lekutan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top