Ingalaterrako Nottingham herrian burutu zen proba entzutetsua

SOKATIRA | Abadiño Sokatira Taldeko tiratzaile abadiñarrek euren indarra erakutsi dute oraingoan ere Ingalaterrako Nottingham herrian ospatu den lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketan. Olatz Abarrategi, Irati Abarrategi, Amaiur Uriarte, Martxel Azkorbebeitia, Maui Mandaluniz, Asisko Arruabarrena eta Xabier Irazola aritu ziren Erandioko Goiherrirekin; Julen Ardanza, berriz, Laukizko Gaztedirekin.

Dominei dagokienez, Goiherrik zilarra lortu zuen gizonezkoen mailan 560 kiloraino eta emakumezkoen 23 urtez azpikoan. 23 urtez azpiko talde mistoarekin brontzezko domina eskuratu zuten. Bestalde, Gaztedik urrea lortu zuen gizonezkoetan, 560 kiloraino, eta brontzea emakumezkoetan, 540 kiloraino.
Abadiñoko kirolariek ere Euskadirekin batera irabazi zuten: urrea gizonezkoentzat 600 kilotan, zilarra 560 kilotan eta brontzea 23 urtez azpiko talde mistoarentzat.

Eskarmentu handia Abadiñoko kirolarientzat, entrenamenduek markatutako uda baten ondoren saria jaso baitute. Abadiño Sokatira Taldea datorren astean hasiko da aurtengo denboraldia prestatzeko entrenamenduekin.