DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Garain lehiatuko dira zapatu honetan

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira

Txapelketa datorren larunbatean izango da

GARAI | Garaiko Aiartza auzoan, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 13an, larunbatarekin, arratsaldeko 5etan. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da.

Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko Udalak badu ere, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lagundu dute ekimenean.

Aurten, 52 urte beteko dira Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketa antolatzen hasi zela. Lehenbiziko txapelketa Garain, Goierrin auzoan, egin zen, 1973ko irailaren 16an. Irabazlea, Arabako Zuatzako Montes de Jesús Azpiazu izan zen. Harrezkero, Garain, txapelketa 1981ean, 1988an, 1997an, 1999an, 2021ean eta 2023an egin da. Horiek horrela, aurtengoa 7. aldia izango da Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa Garain antolatzen dena.

Gogorarazi behar da azken urteotan txandaka antolatu dela txapelketa hau Atxondon eta Garain.
Aurtengoa 57. edizioa izango da eta 11 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek:

2024an, Atxondon (Axpen), egindako Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketako txapelduna:
MENDI Javier Zubiaurre Mutriku

MENDI Javier Zubiaurre Mutriku

Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak:

ARABA
TXAKURRA ARTZAINA HERRIA
LIS Fidel  Alonso Areta
SUA José Mª Jauregi Ilarduia
BIZKAIA
MENDI Carlos Ardanza Abadiño
NEGU Marcos Aspizua Orduña
BASERRI Juan José Egurrola Etxebarria

 

GIPUZKOA
FIDEL Aitor Tato Ataun
ARGI Javier Zubiaurre Mutriku
ZEU Jose Mª  Bengoa Oñati
NAFARROA
MENDI Jesús Razkin Etxarri Aranaz
LAGUN Jorge Oteiza Oronoz

Txapelketan, bi ariketa izango dira:
1. ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, txakurra artaldera joango da, baina zelaiaren barrenetik; bidean bi aldiz geldiaraziko da txakurra epaimahaikoak esandakoan. Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik igaroz artzaina dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzainaren inguruan geldi egon beharko dira, epaimahaikoek esan arte. Hori egin ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik igaro beharko dira ardiak.

2. ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak, ardietara hurreratu, artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu beharko du. Ardi guztiak sartzen lortuz gero, ondoren, zakarkeriarik gabe atera beharko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top