DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Frankismoaren biktimak gogoratuko ditu Berrizek irailaren 11n

Jardunaldiak ere panel berritu baten inaugurazioa eta ‘Gerra eta errepresioa, Berriz 1936-1939’ liburuaren proiektuaren aurkezpena hartuko du

Ekitaldiak arratsaldeko 18.00etan hasiko dira

BERRIZ | Udalak eta Berrizko Memoria eta Giza Eskubideen Taldeak frankismoaren biktima guztiak oroitzeko programazio bereziaren berri eman dute. Horrela, datorren irailaren 11n berriz ere oroimen ekitaldiak izango dira herrian.

Ekitaldiak arratsaldeko 18:00etan hasiko dira udaletxeko parkean, Oroimenaren Bidean, frankismoaren biktimei oroimen ekitaldia eginez. Jarraian, oroimenaren panel berrituaren inaugurazioa egingo da.

Ondoren, Gerra eta errepresioa, Berriz 1936-1939 liburu proiektuaren aurkezpena egingo da, urte haietan herrian gertatutako pasarteak bildu eta testuinguruan kokatzen dituen lana.

Berrizko Memoria eta Giza Eskubideen Taldetik amaitzeko, ekimenaren helburua laburbiltzen duen leloa ekarri dute gogora: “Justiziaren eta askatasunaren alde borrokatuz adierazi ziguten bidea, horregatik beti gogoratuko ditugu giza eskubideak aldarrikatuz”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top