Tenperaturak 23 gradu ingurukoak izango dira Durangaldean

EGURALDIA | Udazkeneko astea udakoa baino luzeagoa da Durangaldean. Zerua nahiko hodeitsu egongo da, ostarte batzuekin eta prezipitazio batzuekin, baina oro har ahulak izango dira. Gainera, giroa ez da batere beroa izango, eta maximoak 23 gradu ingurukoak izango dira Durangaldean.
Astelehena, grisa
Astelehenean giro motela, hezea eta freskoa izango dugu, bereziki ipar partean. Kantauri isurialdean hodeiak nagusituko dira eta zaparradak botako ditu. Pirinio aldean zaparradak mardulagoak izango dira eta trumoi-ekaitzak jo dezake arratsalde-gauean. Hegoaldean, berriz, hodeiak ez dira hain trinkoak izango eta euria egiteko probabilitatea txikiagoa izango da. Haizea iparraldetik sartuko da. Tenperatura maximoei dagokienez, asko jaitsiko dira; toki askotan ez dira 20 ºC-ak gaindituko.

Martitzena, ostarte batzuk
Asteartea motel antzean hasiko dugu, bereziki Kantauri isurialdean. Egunak aurrera egin ahala, hodei geruza saretu egingo da eta arratsaldean ostarteak zabalduko dira. Egunaren lehen zatian euria egingo du ipar isurialdean, eta arratsaldean atertzera egingo du. Haizea ipar-osagaitik sartuko da eta tenperatura maximoak zertxobait igoko dira, maximoek 20 ºC-ren muga gutxigatik gaindituko dute.