Berriztarra Eibarren utzita iritsiko da Urritxera

FUTBOLA | SD Amorebietak Asier Sánchez Fernández (Berriz, 2003-06-23) fitxatu duela iragarri nahi du, SD Eibarretik datorren hegaleko futbolari gaztea, azken bederatzi denboraldietan bere harrobian jokatu ondoren. SDAko jokalari berria infantiletan heldu zen klub armaginera eta pasa den denboraldian Eibar C taldean aritu zen, Hirugarren RFEF kategorian hiru gol sartuta.