DOT Durangaldea

Javier Eliasek Amorebietaren ezkerreko hegala indartuko du

Atzelaria Athletic Clubetik dator lagatu gisa

Javier Elias, Amorebietarako errefortzu berria. ARGAZKIA: SDA

FUTBOLA | Javier Elías Estebas (Logroño, 2004-11-01) futbolariak Sociedad Deportiva Amorebietan jokatuko du denboraldi amaierara arte. Ezker hegaleko atzelaria Athletic Clubetik dator lagatu gisa.

SD Oyonesa, SD Zamudio eta Club Portugalete taldeetan nabarmendu ondoren, jokalari gaztea Lezamara heldu zen joan den udan. Zurigorri bezala egindako lehen denboraldian, zortzi partida jokatu zituen Bilbao Athleticekin Lehen Federazioko liga txapelketan eta bost Premier League International Cup 21 urtez azpiko txapelketan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top