Zornotzako ELZko laguntzaileek zerbitzuaren kontratu berria onartu ondoren erantzun dute

AMOREBIETA-ETXANO | Joan den asteazkeneko osoko bilkurak Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren kontratu berria onartu zuen. Aldaketa horien oinarria da zerbitzuari modu progresiboan esleitutako ordu-kopurua handitzea, gaur egun indarrean dagoen kontratuaren 20.200 orduetatik 27.500 ordura igaroz, eta aurrekontuan pixkanaka 760.000 eurotik 1.041.794 eurora igaroko da 2028an.
Zerbitzuko laguntzaileek asteazkenean kontratuaren aldaketak onartu izanari erantzun diote: “Honekin amore emango dugula uste badute, oker daude. Borrokan jarraituko dugu “, adierazi dute. Azaldu dutenez, hainbat bilera eta mobilizazio egin ondoren, “EAJk eta PSOEk, euren botoekin, uko egin diote osoko bilkuran onartu diren pleguen negoziazioari”.
“Etxez etxeko laguntza-zerbitzuak duintasuna merezi du, gure lan-baldintzak garrantzitsuak direlako. Eta zaintzeak ezin duelako prekarietatearen sinonimo izaten jarraitu. Ikusgai jarraituko dugu eta bidezkoa dena exijitzen jarraituko dugu. Izan ere, gu gabe ez zaio zerbitzuari eusten “, zehaztu dute.
Zehaztu dute zerbitzua datorren enpresa pribatuaren esku geratuko dela, eta hark kudeatuko dituela eskaerak. “Zerbitzu publiko hau eskaintzen duen Udala ez da irmoa izan gure aldarrikapenak jasotzen dituzten pleguak idazterakoan”, gaineratu dute.