DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Manu Morenok Zornotza Saskibaloi Taldeko entrenatzaile berria

Aurreko denboraldiko azken partidetan talde teknikoko kide izan ondoren, taldea gidatzeko erronka hartu du bere gain

Manu Moreno, entrenatzaile berria.

SASKIBALOIA | Manu Morenok Teknei Bizkaia Zornotza zuzenduko du 2025-2026 denboraldian. Erabaki horrekin, “esperientzia, konpromisoa eta taldearekin lotura sakona duen entrenatzaile baten aldeko apustua egin du klubak”.
Manu Moreno Araski AES taldetik igaro da, Emakumezkoen Junior mailako Euskal Ligako entrenatzaile onena izan zen taldetik, eta ondoren LF2ko HGB Ausarta Barakaldo zuzendu zuen. “Aurreko denboraldiaren amaieran, Iñigo Nuñezekin batera, gure talde teknikoko kide izan zen, taldearen azken partidetako egoera iraultzen saiatuz. Jaitsiera saihestea lortu ez bazen ere, bere inplikazioa, ezagutza eta lidergoa funtsezkoak izan ziren azken txanpa horretan “, azaldu dute zornotzarrek.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top