DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiak hurrengo ikasturtean euskara ikasteko beka-deialdia zabaldu du

Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da, eta eskaerak azaroaren 28a baino lehen ebatziko dira

Eskaera aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da

MALLABIA | Mallabiko Udalak, udalerriko euskal hiztunen kopurua handitzeko eta helduen euskalduntzea bultzatzeko helburuarekin, 2024-2025 ikasturterako euskara ikastaroetan parte hartu duten herritarrentzako beka-deialdia jarri du martxan. Horretarako, udal aurrekontuan kontu-sail espezifiko bat izendatu da, guztira 3.000 euroko zuzkidurarekin.

Dirulaguntza hau jaso ahal izango dute Mallabian erroldatuta dauden eta udal euskaltegietan, euskaltegi pribatuetan edo barnetegi homologatuetan ikastaroak egin dituzten herritarrek, baldin eta ikastaroetara gutxienez %75eko bertaratzea egiaztatzen badute. Ezingo dira onuradun izan Hizkuntza Eskola Ofizialean edo IRALE, IVAP eta antzeko programetan parte hartu dutenek.

Eskaera aurkezteko epea 2025eko urriaren 31n amaituko da, eta ebazpenak gehienez azaroaren 28rako jakinaraziko dira. Epe horretatik kanpo aurkeztutako eskabideak ez dira onartuko.

Honela lagunduko da diruz, baldin horretarako ezarritako aurrekontuko partida nahikoa bada:

  • Bertaratzea % 75-79koa bada, matrikularen %75 ordainduko da.
    • Bertaratzea % 80-89koa bada, matrikularen %90 ordainduko da.
    • Bertaratzea % 90etik gorakoa bada, matrikularen %100 ordainduko da.
    %75etik beherako bertaratzea duten ikasleek ez dute dirulaguntza jasotzeko aukerarik izango.

Eskaera egiteko, ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko da: dirulaguntza eskaera normalizatua (eranskina), NANaren kopia, matrikularen ordainagiria eta euskaltegiaren ziurtagiria bertaratze-ehunekoaren egiaztapenarekin.

Ekimen honen bidez, Udalak berretsi egiten du bere konpromisoa euskararen erabilera soziala sendotzeko eta herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top