Igerilekua irekita dagoen hilabeteetarako izango da lizitazioa
ATXONDO | Atxondoko Udala obra txikiak egiten ari da igerilekuko tabernan eta, bitartean, igerilekuaren kudeaketa lizitaziora atera du. Lizitazio-epea igerilekua udako denboraldian irekita egongo den hilabeteetarako da.
Proposamenak maiatzaren 31ra arte aurkez daitezke. Lehiaketaren oinarriak eta baldintzak udalaren webguneko (www.atxondo.eus) “Kontratatzailearen profila” atalean jaso daitezke.