DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko Udalak iheslari palestinarrak laguntzea erabaki du, 3.000 euroko ekarpenarekin

Udalak diru ekarpena egin berri dio UNRWA erakundeari

3.000 euroko dirulaguntza eman dio UNRWA erakundeari

ZALDIBAR | Palestinako herria jasaten dabilen sarraskiaren aurrean, Zaldibarko Udalak hango iheslariak laguntzeko erabakia hartu du: 3.000 euroko dirulaguntza eman dio UNRWA erakundeari, hots, Palestinako iheslariak laguntzeko Nazio Batuen agentziari.

Momentu honetan, erakundeak 5 milioi palestinar errefuxiaturi baino gehiagori eskaintzen die arreta, babesa eta defentsa. Horietariko 1,4 milioi Ekialde Hurbileko 58 kanpalekuetan bizi dira, UNRWA agentziaren bitartekaritzarekin. Kanpalekuok Palestinako Gazan eta Zisjordanian daude, batetik, eta Jordanian, Sirian eta Libanon, bestetik. Nazio Batuen agentziak hezkuntza, osasun zerbitzuak, etxebizitza eta Giza Eskubideen babesa eskaintzen dizkie errefuxiatu palestinarrei, bakea eta kultura-aniztasuna eta genero-berdintasuna sustatuta.

 

Eneritz Azpitarte alkateak berretsi duenez, “Zaldibarko Udalak, bere txikian, eskura dituen baliabide guztiak erabiliko ditu Palestinako herritarrei laguntzeko”. Zaldibar herri solidarioa dela gogorarazi du, eta herritarrak deitu ditu Palestinako herriari elkartasuna adierazten eta Israelen erasoak salatzen jarraitzera: “Ez dezagun beste aldera begiratu”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top