DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Hobekuntza gaurko ostarteekin arratsaldetik aurrera Durangaldean

Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 23-25 ºC-ren bueltan geldituko dira

Ostarteak arratsaldetik aurrera GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Egunak aurrera egin ahala hodeitza arinduz joango da. Goizeko lehen orduetan zerua oraindik oso lainotuta egongo da eta baliteke Kantauri isurialdean han-hemenka zirimiria egitea. Egunak aurrera egin ahala, ordea, hodeitza zulatuz joango da eta ostarte zabalak irekitzen joango dira; arratsaldean leku gehienetan eguzkitsu geldituko da. Tenperatura maximoak igo egingo dira eta 23-25 ºC-ren bueltan geldituko dira; Nafarroa hegoaldean balio altuagoak neurtuko dira. Ipar-haizea ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top