DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Pulla Azkarreta plan partzialari hasierako onarpena eman dio Elorriok

Indarrean dagoen HAPOk, 2011n onartutakoak, “berrikuntzarako industrialde” gisa kalifikatzen du Pulla Azkarreta auzoko eremu bat, plan partzial baten bidez garatu daitekeena

Alegazioak aurkezteko legezko gutxieneko epea 20 lanegunekoa da,

ELORRIO | Hainbat urtez izapideak eta prozesu judizialak egin ondoren, SPRI-LUR sustatzaileak plan honen hasierako onarpena izapidetzeko dokumentazioa aurkeztu dio Elorrioko Udalari.

Beraz, Udalak legezko betebeharra du espediente hau tramitatzeko, eta dagozkion txostenak bildu ondoren, Tokiko Gobernu Batzarrak hasierako onarpena eman dio gaur Planari, EH Bilduren eta EAJren aldeko botoekin eta Elkarrekin-Podemosen aurkako boto bakarrarekin. Datozen egunetan argitaratuko da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, eta, hala, jendaurrean jartzeko eta alegazioak aurkezteko epea irekiko da.

Alegazioak aurkezteko legezko gutxieneko epea 20 lanegunekoa da, Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Datak kontuan hartuta, 45 laneguneko epea finkatu du Udalak.

Alegazioei erantzun ondoren, bidezkoak diren aldaketak egin eta udalak behin-behineko edo behin betiko onespena emango dio, Osoko Bilkuratik pasata. Hala, behin betiko onarpenaren eduki osoa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, eta ondoren, sustatzaileak prozesuarekin jarraituko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top