Mobilizazioa Ermua Palestinarekin Ekimenak antolatu zuen

ERMUA | 150 lagunek parte hartu zuten igande honetan Ermuan, Gazako genozidioaren amaiera eskatzeko. Mobilizazioa Ermua Palestinarekin Ekimenak antolatu zuen, egun horretan Rafaheko mugara iristea aurreikusita zegoen Gazako Martxarekin bat eginez.
Martxa honetan 70 herrialde baino gehiagotatik etorritako ehunka lagunek hartu dute parte, Euskal Herria barne. Egun horretan Rafaheko mugara iristea aurreikusita zegoen 2007tik ezarritako zerrendaren blokeoa salatzeko, eta Egiptoko gobernuaren errepresioa jasan du. Izan ere, Europak eta AEBk bere interesak eta Israelenak defendatzeko ezarritako diktadura militarra da Al Sissi generalaren gobernua.
Ermua Palestinarekin Ekimenak babesa eman nahi dio Gazara Martxatik egindako deialdiari, gobernuei exijitzeko hitzetatik eta adierazpenetatik haratago, genozidioa gelditzeko Israelen aurka zigorrak ezar ditzatela eta estatu kolonial honekiko harreman guztiak eteteko.