Partida hasi aurretik, merezitako omenaldia egin zaie Amorebieta B eta Kadete A taldeei euren igoera historikoengatik

EGURALDIA | Urdinek garaipen batekin agurtu dute denboraldia, hirugarrena jarraian, Urritxen CD Lugori 1-0 irabazita. Neurketako gol bakarra Alvaro Marinek sinatu du, lehen zatiko erdialdean Partida hasi aurretik, merezitako omenaldia egin zaie Amorebieta B eta Kadete A taldeei euren igoera historikoengatik, lehen aldiz igo baitira Ohorezko Mailara eta Euskal Ligara, hurrenez hurren.
Lugok eman du lehen abisua eta Javi Montoyaren geldiketa onarekin egin du topo. Jokoak parekatuta eta abagunerik gabe jarraitu du, 21. minutuan 1-0ekoa iritsi den arte. Kortazarrek erdiraketa ona jarri du hegaletik eta Alvaro Marinek buruz sartu du. Handik gutxira, Camachok abantaila handitzeko zorian egon da, baina Marcosek estu eta larri gelditu du bere falta jaurtiketa. Montoyak geldiketa ikusgarria egin du lehen zatiko azken txanpan berdinketa saihesteko.
Atsedenaldiaren ostean, Lugok izan du lehen aukera Dani Vidalen erremate batekin. Kanpora joan den abagune hori izan da bigarren zati osoko argiena. Aurariak, maila mantentzeko borrokan murgilduta, estutu egin du golaren bila. Hala ere, urdinak sendo agertu dira eta garaipena lotzen jakin dute. Porrota jaso arren, talde galiziarrak salbazioa lortu du beste zelai batzuetan izan diren emaitzei esker.