DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mugiment Urratsen erronka Durangaldera iritsi da

Dalda Baraizarra durangarra 50 udalerriren arteko lehiaketa birtualean lanean aritu da

Dalda Baraizarra, Mugimenteko idazkaritza teknikoko lankidea.

DURANGO | Joan den astelehenean hasi zen Durangaldea Mugiment Urratsen Erronkan parte hartzen. EAEko Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzua duten 50 udalerriren arteko lehiaketa birtuala da.

Dalda Baraizarra durangarra, Mugimenteko idazkaritza teknikoko lankidea, lanean ari da Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzaren proiektua abian jartzeko. “Bakoitzak egunaren buruan egiten dituen urratsen kontua oso presente dago gizartean, eta jarduera fisikoa sustatzeko modu dinamikoa eta dibertigarria izan zitekeela uste dugu”, azaldu zuen bultzatzaileak.

Mugiment Urratsen Erronka herritar guztiei irekitako ekimena da, Wellk aplikazioaren bidez. Parte hartu nahi dutenek aplikazioa deskargatu eta udalerri bateko taldean izena eman beharko dute. Banaka eta taldeka parte hartu ahal izango da, eta udalerrien arteko sailkapena ikusi ahal izango da.

Durangaldeko udalerri guztiek hartzen dute parte ekimenean. Erronka hiru astez izango da, ekainaren 8ra arte, eta 14 urtetik gorako pertsonek parte hartu ahal izango dute. Parte hartzea sustatzeko, sariak egongo dira, banakakoak zein taldekoak (75 euroko opari-txartelak).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top