Ostiraleko hodeiek egun egonkorrak ekarriko dituzte

EGURALDIA | Astebeteko hodei dexenteren ostean, ostegun goizean batez ere, egun egonkorragoak eta lasaiagoak datoz, ostarteak eta giro eguzkitsua. Gainera, merkurioa hogei gradutik gora igoko da, 21 larunbatean eta 22 igandean.
Ostirala, grisa
Ostiralean ipar-mendebaldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta giroa goibel eta heze mantenduko da. Behe-hodeiak nagusituko dira eta euri txikia egingo du, batez ere ipar partean; arratsaldean euri gutxiago egingo du eta iluntzerako atertu egingo du. Arratsaldean hodeiak ez dira hain trinkoak izango eta ostarteak zabalduko dira, batez ere barnealdean. Hegoaldean, aldiz, giroa argiagoa izango da. Tenperatura maximoak ostegunekoen antzekoak izango dira, edo baliteke apur bat altuagoak izatea.

Zapatu eguzkitsua
Larunbatean tenperatura maximoek gora egingo dute eta arratsalderako eguzkitsu geratuko da. Goizaldean behe-laino batzuk sor daitezke eta behe-hodeiak ugariak izango dira zenbait lekutan. Hala ere, goizean hodeiak desegiten joango dira eta arratsalderako eguzkitsu geratuko da, goi-hodei batzuekin. Haizea ahul ibiliko da, eguerditik aurrera iparraldetik joko du eta tenperatura maximoak 18-22 ºC artean kokatuko dira.