Arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira, zerua lainotuta geratu arte

EGURALDIA | Asteazken arratsaldean giroa motelduz joango da. Egunsentiko behe-lainoak desegin ostean, Araban eta Nafarroa erdi eta hegoaldean goizean eguzkitsu egongo da; Kantauri isurialdean, berriz, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Alabaina, arratsaldean hodeiak ugarituz joango dira, zerua lainotuta geratu arte, eta Kantauri isurialdean euri pixka bat egin dezake, batez ere gauean. Goizeko lehen orduetan, haizea ahul ibiliko da, mendebal ukituarekin, baina eguerdi partean ipar-mendebaldetik finkatuko da eta zakartu egingo da. Tenperaturan ez da gora-behera handirik espero.