Goizetan lasaiagoa izango da, giro eguzkitsuan, oro har

EGURALDIA | Denborak, asteburuan bezala, hurrengo egunetan ere nahastuta jarraituko du, goizean giro eguzkitsuarekin, baina arratsaldean ekaitzak izateko aukerarekin, hodeiak ugaritzen direnean.
Astelehena, nahasia
Astelehenen goizean eguzkitsu egongo da eta arratsaldean giro nahasia izango dugu. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da ohiko bailaretan, baina eguzkiak berehala xurgatuko du eta goizean giro dotorea eta eguzkitsua izango dugu. Arratsaldean hodeiak ugarituko dira eta baliteke han-hemenka zaparrada bakanen bat egitea, bereziki arratsalde-gau partean. Tenperaturan ez dugu aldaketa handirik espero behar eta baliteke barnealdean apur bat igotzea. Goizean haizea hego-mendebaldetik sartuko da eta arratsaldean iparraldera egingo du.
Arteartea, ekaitz arriskua
Asteartean giro nahasia izango dugu eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak bota ditzake, bereziki egunaren bigarren zatian. Eguraldiak joko bera errepikatuko du, goiza lasai samarra izango da eta arratsaldean berriz, ezegonkortasuna handitu egingo da. Hodeitza aldakorra izango dugu, baina arratsaldean trinkotu egingo da eta zaparrada trumoitsuak botako ditu, bereziki barnealdean eta mendi inguruetan. Haizea goizean ipar-ekialdetik finkatuko da.