Ez da inor zauritu, Ertzaintzak jakinarazi duenez

ABADIÑO | Abadiñoko Matiena auzoko Laubideta kaleko etxebizitza batean piztutako sutearen ondorioz, suhiltzaileek eraikina desalojatu behar izan zuten atzo, badaezpada, eraikinean bildutako kea zela eta, Segurtasun Sailak zehaztu duenez. Ertzaintzak baieztatu du, halaber, ez dela inor zauritu. Lekuko batzuek azaldu dutenez, 18:00ak inguruan piztutako sua ez da handia izan.
Aviso humo saliendo de vivienda, Laubideta #Abadiño #Bomberos en camino
Etxe batetik kea ateratzen Abadiñon #Suhiltzaileak bidean— Bomberos y Bomberas Bizkaia (@BomberosBizkaia) April 24, 2025