Laureano Team taldeko garaitarrak Mauro Mota madrildarrari irabazi dio

KICKBOXING | Joan den larunbatean, Durangoko Laureano Fight Team klubeko Aitor Romero borrokalaria K1 Espainiako txapeldun izendatu zen WKLko (World Kickboxing League) 3 minutuko 5 erasoko borrokaldian. Mauro Mota goi mailako lehiakide madrildarraren aurka jokatu zuen datorren hilabetean munduko titulua.
Aitor Romero garaitarrak nagusitasunez irabazi zuen, hirugarren laurdenean, maila tekniko, prestaketa eta sendotasun handiko erakustaldi batean. Garaipen honekin, Aitorrek bere posizioa sendotu du K1eko zirkuitu profesionalean erreferente nazional bezala.