Txartela Andra Mariko 1. administrazioan baliozkotu da
DURANGO | Erregetako loteria Durangaldeaz gogoratu ez bazen ere, badirudi zortea eskualdera itzuli dela. Larunbat honetan egindako Primitibaren zozketak lehen mailako irabazle bat utzi du (6 asmatuta), 1.448.520,10 euroko saria irabazi duena.
Txartel sariduna Durangoko Andra Mari kaleko 1. zenbakiko administrazioan baliozkotu dute, Estatuko Loteria eta Apustuen Elkarteak jakinarazi duenez.
Konbinazio irabazlea hau izan da:
Ikusi agerpen-ordenaren arabera: 10 – 12 – 16 – 29 – 45 – 49. C 04 R 8
Joan den urteko ekainean eman zuen administrazio honek bere azken saria. Garai hartan Loteria Nazionalaren 30.000 euro izan ziren.