DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

12 kanta lehiatuko dira Durangoko VII. Abesti Feministen Jaialdian

Herri-bozketa zabalik dago, martxoaren 13ra bitarte

Abesti Feministen Jaialdiko artxiboko irudia.

DURANGO | Martxoaren 8aren harira Udalak, VII. Abesti Feministen Jaialdiko kanta onena aukeratzeko herri-bozketa prozesua ireki du. Martxoaren 3tik 2025eko martxoaren 13ko 23:59ra arte, Durangon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako pertsonek beren kanta gogokoenaren alde bozkatu ahal izango dute

Edizio honetan, guztira 33 abesti aurkeztu dira, eta horietatik 12 finalista hautatu dira, herriaren saria irabazteko lehiatuko direnak. Hitzordua martxoaren 15ean, 19:00etan Plateruena Kultur Aterpean izango da.

Lehiaketa honek emakumeengan eta haien eskubideetan oinarritutako abestiak nabarmentzea du helburu: emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna irudikatzen dutenak, genero-aniztasuna goresten dutenak, desberdintasunak eta emakumeen aurkako indarkeria salatzen dutenak, eta emakumeen ahalduntzea, adiskidetasuna eta ahizpatasuna bezalako balioak sustatzen dituztenak.

Durangoko Udalak herritar guztiak animatzen ditu parte hartzera, musika sentsibilizazio eta eraldaketa sozialerako tresna gisa nabarmentzen laguntzen duen ekimen honetan.

Bozkatzeko hemen

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top