Mikel Garitaonandia durangarrak zuzenduko du Melilla Saskibaloia datorren denboraldian
SASKIBALOIA | Proiektu anbiziotsua etxetik urrun. Mikel Garitaonandia entrenatzailearekin hitz egin dugu, Zornotza Saskibaloi Taldean hamalau denboraldi eman ondoren Melilla Baloncesto taldearekin fitxatu zuen ala ez jakiteko. Melilla Saskibaloi Klubaren eta Enrique Soler C.D.ren arteko fusioa gertatu da Bigarren FEBeko (Zilarrezko LEB ohia) proiektu berrirako. Helburua maila berreskuratu eta Lehen FEBera (Urrezko LEB ohia) igotzea da.