DOT Durangaldea

94 6550 033   info@dot.eus

ZUZENEAN

Zornotzako gazteek 5 proiektu proposatu dituzte kalistenia-ekipamendu gisa

Guztira 27 pertsonak parte hartu dute funtsezko arloei heltzeko egindako 5 lan-saioetan

Bost proiektu zehatz aurkeztu dira.
Bost proiektu zehatz aurkeztu dira.

AMOREBIETA-ETXANO | Zornotzako Udalak herritarren parte-hartzea sustatzearen eta etorkizuneko proiektuak modu bateratu eta kolektiboan definitzeko herritarrei ahotsa ematearen alde egindako apustuan, Udalak ZUOK izeneko parte-hartze prozesu bat gauzatu du, 20 eta 28 urte bitarteko zornotzar gazteen partaidetzarekin. Ekimen hau Arkalaz estrategiaren barruan kokatzen da, Amorebieta-Etxanoko gazteak herriaren garapenean eta etengabeko hobekuntzan aktiboki sartzea helburu duena.

Ainhoa Salterain alkateak azpimarratu duenez, ekimen honen helburu nagusia gazteei ahotsa ematea izan da, “Zornotzako gazteek etorkizuneko erabakietan eta proiektuetan modu aktiboan parte hartzea nahi dugu, euren kezkak, nahiak eta proposamenak ezagutu eta erantzun nahi ditugu, izan ere, gure gazteria Amorebieta-Etxanoko etorkizuna da, horregatik, guztiz beharrezkoa da beren interesak islatuko dituzten eta ongizate integrala lortzen lagunduko duten politikak eta ekintzak ezartzea”.

Bost proiektu

Azken hilabeteetan 5 lan-saio egin dira, eta, horietan, udalerriko gazteentzat funtsezkoak diren arloak jorratu dira: emantzipazioa, aisialdia, prestakuntza eta enplegua, besteak beste. Prozesuan parte hartu duten 27 pertsonek bost proposamen zehatz aztertu eta landu dituzte, eta ekainaren 15ean egindako azken bilkuran aurkeztu ziren. Zornotzako gazteek honako proposamen hauek egin dituzte:

  1. Kalistenia ekipamendua Jauregibarria parkean.
  2. Gazte bulegoa, udalerriko gazteen beharrei erantzuteko, emantzipaziorako laguntzen berri emateko eta laguntza horiek izapidetzeko
  3. Adikzioei buruzko street marketing kanpainak eta laguntza-gune bat
  4. Auzotaxi zerbitzuan egokitzapenak egitea.
  5. Jarduera ludikoak, hala nola gazteentzako aisialdi- eta sukaldaritza-tailerrak.

Balorazioa

Parte-hartzaileek oso positibotzat jo dute Udalak bultzatutako prozesua, eta “dibertigarria, interesgarria eta beharrezkoa” dela esan dute. Era berean, egindako prozesua eskertu diote Udalari, gazteei ahotsa eman eta parte hartzeko aukera emateagatik. Parte-hartzaileek ere parte hartzen eta proposamenak egiten jarraitzeko borondatea erakutsi dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Scroll to Top