DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zornotzako EH Bilduk espazio publikoko ordenantza zerotik hastea eskatu du

Ekarpenak eta alegazioak aurkeztu dituzte, bi bloketan banatuta

Ordenantza zerotik hastea eskatu du EH Bilduk
Ordenantza zerotik hastea eskatu du EH Bilduk

AMOREBIETA-ETXANO | Pasadan astean bukatu zen Amorebieta-Etxanoko espazio publikoaren erabilera arautuko duen ordenantzari ekarpenak eta alegazioak aurkezteko epea. EH Bildutik hasieratik salatu dute ordenantza hori «herritarrei bizkarra emanez egin dela, murriztailea dela eta erabaki asko alkatearen esku uzten dituela».

Publiko egin den momentutik herrian izan duen harrerak berretsi du baieztapen hori, EH Bilduren iritziz, eta Zornotzako eragile ezberdinek egindako salaketa publikoak indartu egin du udaletxean hasieratik egin dugun eskaera: «Udal Gobernuak atzera egin behar du, eta hutsetik hasita, zornotzarron elkarbizitza arautuko duen ordenantza herritarren artean garatu ahal izateko prozezu parte-hartzaile bat abian jarri behar du, elkarte, eragile, ostalari, komertzio eta norbanakoen parte-hartzerako saio irekiak antolatuta»m azaldu dute.

Zornotzako EH Bildutik ordenantzari egin dizkioten ekarpenak eta alegazioak bi bloketan banatzen dira. Alde batetik, formari dagozkionak daude; izan ere, dokumentuak ez ditu jasotzen legeak agintzen dituen txostenak, hala nola, genero-inpaktuari dagokiona edota arau-eraginaren azterketari buruzko memoria. «Txosten horiek gabe, ordenantza baliogabetzat jo daiteke», azpimarratu dute.

Bestetik, edukiari lotutako ekarpenak eta alegazioak sartu dituzte. Esaterako euskara irizpideen falta dela eta, euskararen erabilerari eta hizkuntza paisaiari eragiten dizkioten ekarpenak bildu dituzte. Horrez gain, arbitrariotasuna murrizteko irizpideak eskatu dituzte, egoera berdinei erantzun desberdinak ematea ekiditeko helburuz. !Era berean, baimena eskatzen duenari gehiegizko baldintzak edo betebeharrak ezarri ordez, erraztasunak ematearen alde egin dugu, ekimena burokraziak itotzeko arriskua saihesteko asmoz», azaldu dute.

Halaber, kaleko musikari eta ekitaldiei jartzen zaizkien debekuak eta oztopoak ezabatzea galdegin dute. «Horrelako ekimenak, gehienetan, euskal giroari lotuta egoten dira, eta, ondorioz, horrelako ekimenak erraztu egin beharko lirateke, euskararen eta euskal kulturaren mesedetan», jakinarazi dute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top